Bilbao 700 -III Millenium Fundazioa dirua irabazteko asmorik gabe sortutako erakundea da. Beraren xede nagusia hauxe da: 2000. urtetik aurrera Bilbo Hiribilduaren sorreraren 700. urtemuga ospatzeko gauzatuko diren ekitaidi guztiak antolatzea, koordinatzea eta bultzatzea da. Nahi genuke, gertakari hori lagungarri izatea bilbotarren etorkizunerako, ideien eta pentsamenduaren mundua, arte ederrilk, zientzia, teknologia, ikuskizunak, kultur industriak eta aisialdiaren alorreko jarduerak garatzea ahalbidetuko duen egitura bat sortuz.

2000. urteko ekainaren 15ean Bilboko Fundazioaren 700. urteurrena ospatzeko ospakizunei hasiera eman zitzaien, eta, geroztik, hiriaren historia gogoratu eta hiritarrek urtemuga horren oroitzapenean parte hartze aldera, hainbat jarduera egin dira. Hasteko, Zorionak Bilbo izeneko makroikuskizuna egin zen, eta hiriko puntu ezberdinetan milaka eta milaka pertsona bildu ziren. Ordutik hona, ospakizuneko ekitaldiak antolatzeko ardura duen Bilbao 700-III Millenium Fundazioari esker, publiko guztiei zuzendutako jardueren egutegia bizirik izate aldera, ekimen publiko eta pribatuek indarrak batzea lortu da. Jardueraren artean hauxek izan ditugu: Behiak, Akelarre, Bakearentzako Usoak, Bilbao Lorategia. Orainaldian honako hauek antolatzen ditugu: Musika-Música, Flamenko Jaialdia, Gau Zuria, Ars Sacrum, Gabonetako Kontzertua edo 365 Jazz Bilbao.