Berriak

Bilbao argiz beteko da ekainaren 20an, larunbatean, ‘Gau Zuria’ ospatzeko

Bilbao argiz beteko da ekainaren 20an GAU ZURIA dela eta. Iluntzean, Bilbao dotore jantziko da bere urtebetetzea ospatzeko Bilbao 700 Fundazioak, Bilboko Udalaren babesaz eta Iberdrolaren laguntzaz, beren beregi ospakizun honetarako antolatutako programazioaren bidez. Gau Zuriak gure hiri osoa argiztatuko du hurrengo elementuez baliatuta: argizko apainketak, argiztatutako etxaurreak, mappingak eta hiriko eraikin garrantzitsuen gaineko proiekzioak.

‘Ana Bejerano Concept’ Taldeak Jazzaren Soinurik Klasikoenak Dakarzkigu Bilbora

Maiatzaren 15ean (barikua) eta 16an (zapatua), 23:00etan, Hesperia Bilbao hotelean izango dira Ana Bejerano, Miguel Salvador, Fabián Acarregui eta Hasier Oleaga. Horiek dira duela 3 urtez geroztik Ana Bejerano Concept taldea osatzen dutenak. Kontzertu bakoitzaren premietan oinarritutako errepertorioarekin hasi ziren. 2014an finkatu egin zen euren errepertorioa, jazzik klasikoenaren soinuetan murgilduta.

Jane Monheitek maiatzaren 5ean Campos Eliseos Antzokian, ’365 Jazz Bilbao’ Zikloaren Eskutik

365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denboraldia otsailaren 11n abiatu zen inoiz ez bezalako idarrez, Zara McFarlaneren kontzertuarekin. Horren ondoren, Tony Allenen eta Manu Katchéren kontzertuak izan ziren. Oraingo honetan, Jane Monheit izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloaren barruan, maiatzaren 5ean (martitzena) joko duena, 20:00etan, Campos Eliseos antzokian